XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TAKETAK EMON. Burutapena euki.

TAKETETIK AIDEAN. Burutik arin samar.

TAKIN TAKIN. Noz-nai. Sarri-sarri.

TALAIXERURIK ONENA, ANDRE ALARGUNA, BETI ITXASOARI BEGIRA. Andre alargunak ezin kendu itxasoa begi aurretik.

Origaitik talaixeruak lez beti itxasoari begira, esaten da.

TALAIERUA. Begira.- Zaindari.

Deika.- Arrantzaliei deika.

Keika.- Sua aegin eta keia agertzen.

Gogoan euki bearreko da atalieruak itxasoan arraiña ikusten abenean, keia aegiten dabela bere talai txabola inguruan eta alderdi baten edo bestean egin, arrantzaleak konturatzen dira talaieruak arraina zein aldetan igarri daben, bereala bertaratzeko.

Ondarroa'n senar batzuk talaierua deitzen dautse emazteari, eurak zaintzen ibiltzen dala-ta.

TANGATIK JOTA. Txiseko gaixoagaz.

TANGI JO. Izorratu.

TANTZA ONAK LORO BIGUNA ESKATZEN DAU. Tantzak aparixuetan ipinten diran zurdak izaten dira, eta loroari lotzen dira.

TANTZAK KOBRORIK EMON EZINDA. Tantza bigunegiak edo arrain andiegiak gertatu eta aparixuak sarri eteten diranean.